0.NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?
Ni Izaro naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:
Emakumea, alaia, sentibera, lotsatia, lasaia, jatorra,...
DESBERDINTASUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
Emakumea/Pertsona
Hiztuna
|
Lasaia
Alaia
Lotsatia
Jatorra
Sentibera
Eskuzabala
Enpatikoa
|
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK.
1.1 Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Kolore eta estilo ezberdinak erabiliz jantziko genuke, eta adinean aurrera joan ahala berak aukeratzeko aukera emango genioke.
1.2 Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Haur Hezkuntzako Gradua burutzen ari gara eta gure ikasgelan 2 mutil eta 37 neska gaude.
1.3 Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Nahiz eta zuzenduta ez egon, bizi garen gizarteak gradu batera edo beste batera bultzatzen gaitu; adibidez, mutilak ingenieritzara zuzentzen dira eta neskak, berriz, erizaintzara.
1.4 Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Bai, badaude; esaterako, soldatetan, eskubideak nahiz eta berdinak finkatuak egon guztientzat ez dira modu berean betetzen, lan postua ezartzerako garaian,...
1.5 Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Gure ustez, gaur egun ez dago hainbesteko ezberdintasunik. Aurrerago, aldiz, ezberdintasunak zeudela uste dugu, izan ere, etxeko semeak etxetik kanpo ikastera joaten ziren eta emakumeak etxeko lanak egiten geratzen ziren.
1.6 Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
Superhombre
|
Glamour
|
|
Forma
|
|
|
Edukiak
|
|
|
1.7 Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezkezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
|
Programa
honetako nesken eta mutilen arteko desberdintasunak nabariak dila.
Nesken kasuan, eredu perfektua aldarrikatzen ari direla ikusten da
eta haien jantziak soinekoak edo gona motzak direla ikus daiteke.
Mutilen kasuan, berriz, beraien itxurak ez du garrantzia handirik,
baina hala ere ondo jantzita doaz.
|
Urte
zahar gaua
|
Nesken
kasuan jantzi deigarriak janzten dizkiete eta eder agertzen dira,
atentzioa deitzen dute. Gainera, aukeratutako neskak aurkezleak
izateaz gain prototipo bat jarraitu behar dute. Mutilen kasuan,
aldiz, beste faktore batzuk hartzen dituzte kontuan gau hau
aurkezteko eta beraien jantziak ez dira hain deigarriak, ohikoak
dira.
|
1.8 Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai, estereotipoak existitzen dira. Nesken estereotipoa argalak, ederrak, begi ederrak, azal iluna,... Mutilen kasuan, berriz, indartsuak, gihartsuak, iledunak, altuak,...
1.9 Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/arlo batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak.
Ez, adibidez Asiatikoen kasuan geroz eta txuriagoak izan orduan eta ederragoak direla uste dute. Antzinan, berriz, estereotipoak ezberdinak ziren. Horren adibidea azal kolorea izan daiteke, pertsona batek azak iluna bazuen, diruduna ez zela adierazten zuen, kalean lan egiten zuelako. Gorputzaren itxuran ere aldaketan izan dira, izan ere, lehen emakume perfektuak kurbak bazituen ederragoa iruditzen zitzaien, gaur egun, aldiz, kontrakoa gertatzen da.
1.10 Ikusi duzue ''Mikromatxismo'' bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutilak izanda, horrelakorik ezaguru duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu brometan ari dela, ''ligatu nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Egoera errealak dira eta nahiz eta gu geu ez bizi gure gizartean geroz eta gehiago ematen direla ikusten dugu, eta denek ezagutzen dugu kasuren bat. Neska gehienei gertatu zaigu kaletik joatea eta zerbait desatzegina esatea. Kasu hauetan beldurra eta inpotentzia sentitzen dugu. Gure kasuan ez diogu garrantzia kentzen, baina ezagutzen dugu jendea daukan garrantzia kentzen diola.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2.1 Ur Handitan saio ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Estereotipoeki hautsi egin behar da.
- Pertsonak onartu eta errespetatu behar dira, edozein delarik haien pentsamendua, fisikoa, etab.
- Besteekiko enpatia izatea/lantzea oso garrantzitsua da puntu horretaraino ez iristeko.
2.2 FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu:
1
|
Liderraren eragina / Erreferentearen eragina
|
2
|
Hitzen eragina
|
3
|
Begirada baten indarra
|
4
|
Inon babestua ez sentitzea / Babesgabetasuna
|
5
|
Ikusezina sentitzea
|
6
|
Eteten jakitearen garrantzia
|
2.4 Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
- funtzionala
- fisikoak, zuzenki edo zeharkakoak
- ahozkoak
- sozialak
- arrazakeria
- janzkera edo izaera
- ciberbulling
b)Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoaren protagonistak gutxiestua, triste, impotente, etb. sentituko dra egoera horiek bizitzean.
d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? Nola sentitzen dira?
Guk ikusi dugunagatik, jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituzten pertsonak ''liderraren rola duten pertsonak izaten dira sarritan, baina ez beti. Hau egiteraren arrazoiak anitzak izan daitezke, hala nola behar afektiboak eduki ditzakeen pertsona bat izan daiteke et hori beste pertsona errugabe bati ordainarazten dio. Edo izan daiteke ere bi pertsona horien arteko lehia bat egotea eta batek erabakitzea beste pertsona horren aurka egitea, eta horretarako taldeaz baliatzen dira askotan pertsona hauek.
Nola sentitzen diren pertsona hauek egia esan ez dakigu oso ondo, baina burura etortzen zaigu pertsona hauek horrelako gauzak egiten ondo pasatzen dutela, bestela ez da oso bidezkoak gauza hauek egitea.
e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? Zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? Nola sentitzen dira?
Lekukoak normalean edo diskriminazio hori egiten ari diren pertsonari batzen dira edota isilik geratzen dira ezer gertatuko ez balitz bezala. Onarpenarengatik egiten dutela hau esango nuke, izan ere, inork ez du nahi izaten taldetik kanpo geratu, beraz, ez diote aurre egingo arazo horri.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina