TABAKALERAKO TAILERRA





ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZA
  • Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Nuen/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Artearekin aniztasuna landu daitekeela, haurrei artearen bitartez aniztasuna zer den landu dezakegu. Hori izango litzateke bisitaren bidez ikasi duguna. Guk genituen  aurre ideiak ez dira lortu bisitaren ondoren.

  • Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?
Bihotz taupadak irudikatzen zituen harriaren eskultura. Bihotz taupadak lehen aldiz entzun genituenean, urduri zegoen pertsona baten bihotz taupadak ziruditen. Baina bisitaren amaieran azaldu ziguten bihotz arritmiko bat zela.

  • Ze sentimendu izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Lan da lan erakusketan lekuz kanpo geundela sentitu genuen, ez genuelako aniztasunaren loturarik aurkitzen. L’ intrus erakusketan, aldiz, aniztasuna gehiago landu genuen eta jardueraren bidez ulertzen lagundu zigun.

  • Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen? 
Arrotza noiz sentitu garen jarduera egitean, guztien bizipenak entzun ondoren, konturatu ginen bakoitza egoera desberdin batean arrotz sentitu zela noizbait. Egoera horiek entzutean beste batzuekin bat egiten genuela egoera batzuetan, hau da, egoera batean pertsona bat baino gehiago sentitu izan zela arrotza, alegia.

  • Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Nahiz eta taldekide bakoitza desberdina izan bestearekin enpatizatzea eta errespetatzea oso garrantzitsua dela uste dugu.


Iruzkinak