MEMORIA PLAZA HAUSNARKETA
Gaurkoan Memoria Plaza izeneko erakusketa bat ikusteko aukera izan dugu. Erakusketa, “Carlos Santamaria Zentroa” izeneko liburutegian egin dugu. Bertara, talde txikitan gerturatu gara eta saioa motza izan arren, interesgarria izan dela iruditu zaigu. Guretzat gaia ezaguna izan arren, gaiaren inguruko informazioa modu honetan hausnartzeko aukerarik ez dugu izan. Ondorioz, oso interesgarria iruditu zaigu.
Hasiera batean, saioa gidatzen zuen gizonezkoak erakusketaren nondik norakoa zein izango den adierazi digu eta jarraian, zenbait dokumental labur ikusten hasi gara. Esan beharra dago, saioak irauten zuen ordua dokumentaletan zentratu dela, baina adierazi beharrekoa ondo erakusten zutela.
Lehenengo dokumentalak ikusteko, liburutegiaren sarreran kokatuta zuten gela ilun batean sartu gara. Saioa gidatzen zuen gizonak, bertan esertzeko eskatu digu eta jarraian dokumentala ipini du. Bertan, terrorismoaren zenbait biktima agertu dira euren testigantza ematen, non familia kideren bat edota gertukoren bat eraila izan zaien. Guardia Zibilak, ETA kideak, GAL,... aipatzen ziren, besteak beste. Testigantza horiek hunkigarriak iruditu zaizkigu, izan ere, inongo momentuan ez dutelako amorrutik hitz egiten beraien gertuko pertsona bat kendu zioten arren. Bestalde, entzunak izan nahi dutela zioten, izan ere, zenbait egoera onartuak ez direlako. Egoera horiek ere gogorrak iruditu zaizkigu, gizarteak baztertu egingo balitu bezala.
Dokumentalaren amaieran testigantza ematen zutenek gaur egungo gazte eta haurrek biolentzia beste modu batera ikustearen garrantzia aipatu du. Ondorioz, hezkuntzak gai honetan izan dezakeen garrantzia argi ikusi dugu. Hezkuntzan biolentzia lantzeko erak asko lagundu dezake egoera hauek berriro ez errepikatzeko eta biolentziak onurarik eragin ezin dezakeela ikusteko.
Dokumental horiek amaitzerakoan, gela ilun horretatik atera eta beste gela batera joan gara. Bertan, azken dokumental bat ipini digu telebista handi batean. Dokumental honetan, idazle ezberdinek euren bizipenak edota egoeraren inguruan duten hausnarketa zein den adierazi dute. Isiltasuna hitza aipatzen zuten. Familien egoerarekin erlazionatzen dugu, izan ere, uste baitugu biktima hauek isilean mina pasa dutela eta egoera askotan onartuak eta errekonozituak ez direla izan.
Amaieran testigantza ematen zutenek gaur egungo gazte eta haurrek biolentzia beste modu batera ikustearen garrantzia aipatu dute. Ondorioz, hezkuntzak gai honetan izan dezakeen garrantzia argi ikusi dugu. Hezkuntzan biolentzia lantzeko erak asko lagundu dezake egoera hauek berriro ez errepikatzeko eta biolentziak onurarik eragin ezin dezakeela ikusteko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina